• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Eduki Digitalen Argitalpena: HTML, XML eta Plone


Azken urteotan Internet bihurtu da edozein eduki publikatzeko kanal zuzen eta ahaltsuena. Modulu honetan sistemaren barnetik apur bat urrunduko gara altura hartuz,eta bi zatitan banatuko dugu jarduna:

· Eduki digitalak publikatzeko oinarrizko kontzeptuen ezagutza.
Webguneen sistema edo WWW asmatu zenean, helburua eduki guztia modu bateratu eta berrerabiltzeko moduan ezartzea izan zen. Horixe da beraz, Internet gaur ezagutzen dugunaren ezaugarrietako bat. Hori bermatzeko oinarrizko teoria batzuk ezarri eta erabili dira ordudanik, batez ere HTML eta HTTP-aren estandar nagusiak. Erabiltzen dugun tresna erabiltzen dugula ere, garrantzitsua da kontzeptu hauek ulertzea, sarea modu egokian erabili ahal izateko.


· Eduki kudeaketa sistema baten ezagutza
Gaur egun edukia Interneten publikatzeko modu ia bakarra bihurtu da eduki kudeaketa sistema bat erabiltzearena. Tresna bat edo bestea aukeratzea ez da garrantzitsuena software libreaz ari garela, aplikazio eta software berrien sorkuntza abiadura ikaragarria bait da. Garrantzitsuena da eduki horiek formatu berreskuragarri eta aberats batean edukitzea, etorkizunean aplikazio hobeak datozenean migrazio errazak izateko. Gure kasuan Plone proposatuko dugu eduki kudeaketa sistema moduan.

EDUKI DIGITALEN ARGITALPENA

 

Iruzkina Idatzi


Segurtasun kodea
Eguneratu

Atsegin dut


logo Asmoz

LAGUNTZAILEAK

Eusko  Jaurlaritza - kultura saila


HARREMANETARAKO

943 21 23 69

facebook

twitter


INFORMAZIO GEHIAGO

Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea, 275
Donostia
20015 Gipuzkoa

+34 943 21 23 69
softwarelibrea@asmoz.org